Iragan urriaren 20an Getxo Moda erakusketaren 25. edizioa egin zen Getxoko San Jose jauregian. Aurten Roberto Torretta diseinatzaile Argentinarrari omenaldia egin zioten. Erakusketa honekin batera, 7. Diseinatzaile Berriak lehiaketa antolatu zuten; Diseinuko hamar ikaslek hartu zuten parte eta haien artean irabazle suertatu zen Arespalditzako Maria Ortega Elexpe zegoen. Txapelketako saria "Getxo Galanta" beka da, horrek euskal diseinatzaile famatu batekin sei hilabeteko prestakuntza jasotzeko eta datorren urteko Getxo Moda erakusketan diseinatzaile modura parte hartzeko aukera ematen du. Bitxikeria moduan, aipatzekoa da Mariak egin zuela Made in Laudion Laudio Gagak zeraman jantzia.
Aiaraldea.com-etik hoberena opa diogu, segi horrela!
Zorionak Maria!!
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide