Goikogane Mendi Taldeak gazteentzako mendi ikastaroak antolatu ditu 2010-2011 ikasturterako Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzaz. Aurten egingo diren 14 irteeretatik 10 “GR 1 Bide Historiko"tik egingo dira, bideak Araban zehar duen tartean.
GR 1 bideak Iberiar Pentsintsularen iparra zeharkatzen du Empuriesetik (Girona) Fisterreraino (A Coruña). Egingo diren ibilbideetan antzina garrantzitsuak izan ziren herrixkak eta hiriak ezagutuko ditu izena ematen duenak. Gainera, gaztelu, monasterio eta dorretxeez aparte, “GR 1” bidearen paisaia eta naturaz gozatuko dute.
Txango hauetan parte hartu nahi duenak, ikastetxeetan edota Goikogane Mendi Taldeak Laudioko Araba kaleko 2. zenbakian duen egoitzan izen eman dezake ibilaldi bakoitzaren aurretik. Parte-hartzaile bakoitzak 2€ ordaindu beharko ditu apuntatzerakoan.