Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko hainbat ekintza antolatu dira herrian

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2013ko ira. 27a, 10:34

Laudioko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak Zinea eta Emakumea uztartzen dituen zikloaren VII edizioa martxan jarriko du datorren urriaren 31an, LHUIan arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Hitzordu honen bitartez, ikusleek munduko bazter desberdinetako emakumeek pairatu beharreko eguneroko gorabeherak ezagutuko dituzte. Zikloko lehen pelikulak “La bicicleta verde” Wadjdauna deituriko hamar urteko neskaren bizitza kontatzen du. Gizarte tradizionalean bizi da eta bizikletan ibiltzea debekaturik dute neskek.

Laudioko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak Zinea eta Emakumea uztartzen dituen zikloaren VII edizioa martxan jarriko du datorren urriaren 31an, beti bezala, LHUIan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Hitzordu honen bitartez, ikusleek munduko bazter desberdinetako emakumeek pairatu beharreko eguneroko gorabeherak ezagutuko dituzte. Zikloko lehen pelikulak “La bicicleta verde” Wadjdauna deituriko hamar urteko neskaren bizitza kontatzen du. Gizarte tradizionalean bizi da eta bizikletan ibiltzea debekaturik dute neskek. Hala ere, neska dibertigarria da protagonista eta planteatzen zaizkion oztopo guztiei aurre egingo die, era dibertigarrian.

Bestalde, Berdintasun Sailak Ikastaro interesgarria eta berritzailea antolatu du. Ikastaro honetan zure blog-a sortzen lagunduko dizute, hezi gaituzten teknofobia gaindituz eta espazio parte hartzailea eta sexismorik gabekoa eraikitzeko gakoak errepasatuz. Berdintasuna lortzeko bidean teknologia berrien papera eztabaidatuko da eta proposamen ciberfeministetan murgiltzeko aukera paregabea izango da. Helburua 2.0. teknologiak gure ahal-duntzerako tresnak bezala erabiltzea da. Ikastaro emailea: June Fernández, kazetari feminista. Ikastaroa gazteleraz zein euskaraz izango da urriaren 14,16, 21 eta 23an Kz Gunean (Lamuza 13).I zena ematea hurrengoetan: 944 03 48 54 telefonoa, berdintasuna@laudiokoudala.net.

Azaroren 25ean Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Berdintasun zerbitzuak eta Urban Kitting Bilbaok, artilean oinarritutako herri interbentzioa aurrera eramango dute. Zumalakarregiko eskailerak artile ubel, lila eta txuriz jantziko dira. Ekimen honen bitartez, biktima hauekiko begirunea adierazi nahiz eta artileak eskaintzen duen bizi nahia eta berotasuna ere plazaratu gurako da.Izena eman nahi eta artilez josten baldin badakizu deitu Berdintasun Zerbitzura 94 403 48 50, eta azaroaren 5ean eta 19an Kultura Etxean 18:30etatik 20:30etara bitartean egingo diren hitzorduetan parte hartzeko aukera izango duzu. Parte hartu nahi baina artilez josten ez badakizu, puntua egiteko oinarrizko ikastaroak antolatuko dira Urban Kitting Bilbaoren eskutik urriaren 15ean eta 29an 18:30etatik 20:30etara Kultura Etxean.

 



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide