2013ko irailaren 28an euskararen jaia ospatuko da Laudion. Herri osora zabaltzeko asmoz aurtengo jaiak berritasunak dakartza
Irailaren 27an, ostirala, “Euskararen Jaia aurrera begira” mintzodromoa egingo da herriko plazan arratsaldeko 7etan. Irailaren 20an eguerdiko 12etan Udaletxeko mintzagelan ekintzaren inguruko aurkezpena egingo da.
Larunbatean Jaia ospatuko da, egituraketari dagokionez aldaketa nabarmenak izango dira. Urtero egin ohi den Alkatearen aukeraketa bere horretan jarraituko du, baina ekitaldia goizez izan beharrean, arratsaldeko 18:00etan izango da Herriko Plazan. Ekitaldian lau hautagai izango dira bakoitza Laudioko auzo historiko bat ordezkatuz, Olarte, Goienuri, Larra eta Larrazabal, alegia.
Bazkariari dagokionez, aurton hainbat herri bazkari egongo dira 8 gune ezberdin sortuz, bazkariko txartelak soilik balio izango du erositako gunean jateko. Eguraldi txarra egingo balu taberna horren barruan jateko. Menu guztien prezioa bera izango da, 10 eurokoa eta guztira 600 txartel salduko dira.Gune ezberdinetan izango diren bazkariak ez dira zertan berdinak izan.
Menuak:
1.menua: indabak sakramentuekin
2.menua: etxeko pasta eta solomoa patatekin
3.menua: entsalada eta oilasko erdia patatekin
4.menua: espagetiak bolognar erara eta solomoa piperrekin
Menu guztiek ogia, ardoa, ura, postrea eta kafea barne sartzen dituzte.
Guneak:
1 gunea: Iluntze, Arrañope,Zubiaur
2.gunea: Blanco, Indriska, Azoka, Haitzulo Barri
3.gunea: Sorgin, Capucci, Meca
4.gunea: Centro Gallego
5.gunea:Cafe Araba
Gune hauetan 1 menua zerbitzatuko da
6.gunea: El valle, La Avenida
Gune honetan 2 menua zerbitzatuko da
7.gunea: Batzokia
Gune honetan 3 menua zerbitzatuko da
8.gunea: Plaza Kafe
Gune honetan 4 menua zerbitzatuko da