Irailaren 2an Fi Ta Fik Euskal Soinu Tresnen Eskolak bere ateak zabalduko ditu ikasturte berriari ekiteko. Izan ere, egun horretan aurkezpena egingo dute Laudion 17:00etan Erabilera Anitzeko Aretoan. Urduñan, berriz, irailaren 3an izango da, 17:00etan Kultura Etxean.
Eskolak musika tresnak jotzen ikasteko eskaintza zabala bezain erakargarria aurkeztuko du 2013-2014rako; panderoa, alboka, txalaparta, txistu, danbolina, gaita, trikitixa, besteak beste. Aipatutako ikastaroak ez ezik, musika hizkuntza eta perkusio ikastaroak ere aurreikusita daude.
Matrikulazio epea zabalik egongo da irailaren 2tik 4ra arte, 18:00etatik 20:00etara. Laudion izena emateko Udaletxe zaharrera jo behar da eta Urduñan, FP ikastetxera, bedelaren etxe ohian, zehazki.
Informazio gehiagorako fitafikeskola@gmail.com posta helbidean harremanetan jarri.