Zubiko Kurajo Kalea musikaz eta kolorez jantziko da jaietarako

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2013ko abu. 15a, 08:00

Abuztuaen 15ean hasiera emango zaie Laudioko San Roke Jaiei txupina jaurtiz. Honen harira Zubiko Kurajo kaleko tabernariek bat egin eta egitarau berezia antolatu dute jai egunetarako. Egitarauaren bultzatzaileak Kapucci katua, Iratxo, Keska, La Meca eta Sorgin Tabernak dira.

Kontzertuak eta aurreikusitako ikuskizun mordoa Zubiko Kurajo kalean eta Sorgin Tabernan izango dira. Hauek dira horietako baztuk:

Abuztuaen 15ean hasiera emango zaie Laudioko San Roke Jaiei txupina jaurtiz. Honen harira Zubiko Kurajo kaleko tabernariek bat egin eta egitarau berezia antolatu dute jai egunetarako. Egitarauaren bultzatzaileak Kapucci katua, Iratxo, Keska, La Meca eta Sorgin Tabernak dira.

Kontzertuak eta aurreikusitako ikuskizuna mordoa Zubiko Kurajo kalean eta Sorgin Tabernan izango dira. Hauek dira horietako baztuk:

Txupinazo egunean The Bardulian Funk Bandak joko du arratsaldeko 16:00etan. Ondoren, Dj-en txanda etorriko da. Lehenengo saioan musika beltza entzuteko parada egongo da, bigarrenean, aldiz, elektronikoa.

Abuztuaren 16an, Indie-Funk musika eta Diskodantza arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Abuztuaren 17an, arratsaldeko 19:00etan bakarrizketak entzuteko aukera paregabea.

Abuztuaren 21ean Akerbeltz Taldearen eskutik erromeria gaueko 23:30ean Sorgin Tabernan.

Koadrilen egunean, hilak 22, arratsaldeko 20:00etan Afrika Djembe Kan Afrikar perkusio eta dantza taldea izango da Sorgin Tabernan. Kontzertua amaitutakoan Zubiko Kurajon Cover Radio-k 80 eta 90.hamarkaden bertsioak eskainiko ditu.

Baserritarren egunean arratsaldeko 20:00etan Rock Blues musika Zubiko Kurajon.

Odolosteen egunerako eta jaiak behar bezala agurtzeko, musika, malabare erakusketa eta odolosteak dastatzeko afaria antolatuta daude, besteak beste.

Honetaz aparte, 15, 16 eta 17an 3 garagardo bikainen promozio bereziak edukiko dituzte Zubiko Kurajoko Tabernetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide