Okondoko Udalak txango interesgarria antolatu du abuztuaren 14rako 13-17 urte bitarteko gaztetxoentzat. Urduñan arroilak jaisteko irteera, alegia. Modu honetan, abentura horri ekingo dioten gazteek udaz gozatzeaz ez ezik, aisialdia euskaraz ere gozatzeko aukera paregabea izango dute.
Antolatzaileek adierazi bezala, arroilak jaisteko beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak erabiliko dira. Hala, parte-hartzaile bakoitzak material homologatua eta bere neurriko neoprenoa, arnesa eta kaskoa eramango ditu. Ekintza garatzen den bitartean begirale kualifikatuak arituko dira taldearekin.
Izena emateko epea zabalik egongo da abuztuaren 12ra arte. Okondon erroldatuak daudenek 18euro ordaindu behar dituzte, erroldatuta ez daudenek, ordea, 34 euro. Txango hau egiteko plaza kopurua mugatua izango da eta taldea osatzeko 15 pertsona behar dira.
Izena ematen dutenek Arenalde Parketik aterako dira abuztuaren 14an goizeko 9:30ean. Ekintza goiz osoan zehar luzatuko da, itzulera 14:30etarako aurreikusita dago