Uztailaren 4an etorriko dira Laudiora 'Sentitu, pentsatu, ekin!' ikuskizunarekin Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak. Euskal Herriko pailazo ezagunenekin batera gozatzeko aukera paregabea, beraz, Laudioko haurrentzat eta gaztetxoentzat.
Arratsaldeko 18:00etan herriko plaza hartuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek defenditzen duten leloa, “Bihotzarekin sentitu, buruarekin pentsatu eta bi eskuak elkar bilduz egin”, lau haizetara zabaltzeko asmoz.
Laudioko Udalak “KULT-udan” egitarauaren barruan antolatutako emanaldiak ordu beteko iraupena izango du.