"Udako GazTentazioak" ekimenaren barruan ikastaro bereziak egingo dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2013ko eka. 14a, 08:55

Laudioko Udalak, Euskara Arloaren bitartez, DBHko ikasleentzako ikastaro bereziak antolatu ditu.

Udako oporrak gertu dira eta gazte askok euskaraz egin ahal izateko aukera gutxiago izango dituzte. Hau dela eta, DBHko ikasleei zuzendutako euskara, aisia eta formazioa uztartzen dituen hilabete osoko egitasmoa bat martxan jarriko da; “Udako GazTENTAZIOAK”, hain zuzen ere.

Laudioko Udalak, Euskara Arloaren bitartez, DBHko ikasleentzako ikastaro bereziak antolatu ditu.

Udako oporrak gertu dira eta gazte askok euskaraz egin ahal izateko aukera gutxi izango dituzte. Hau dela eta, DBHko ikasleei zuzendutako euskara, aisia eta formazioa uztartzen dituen hilabete osoko egitasmoa bat martxan jarriko da; “Udako GazTENTAZIOAK”, hain zuzen ere.

Guztira lau ikastaro eskainiko dira uztailan, astero ikastaro.ezberdin bat. Ikastaro bakoitzak 10 euroko matrikula kostua izango du, baina lau ikastaroetan izena emanez gero, 30euro. Laudioko gazteek bakarrik ez, Laudiotik kanpokoek ere parte hartzea izango dute.

Jada izena emateko epea zabalik dago, izen ematea Euskara Arloan egin behar da eta lekuak mugatuak izango dira.

Ikastaroak:

-Zientzia tailerrak.Oinarri zientifikoak esperimentuen bitartez ulertzeko ekimena.MAD SCIENCE.10:30-11:30. Izena emateko azken eguna, ekainak 25

-Tresna multimedietan trebatzeko oinarrizko ikastaroa I. INFO AIARALDEA. 10:30:11:30. Izena emateko azken eguna, uztailak 2

-Tresna multimedietan trebatzeko oinarrizko ikastaroa II. INFO AIARALDEA. 10:30:11:30. Izena emateko azken eguna, uztailak 9

-Orientazio ikastaroa. Mendiak eta Herriak.10:30-11:45. Izena emateko azken eguna, uztailak 16

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide