Gazteentzako udako herri-barnetegia

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2013ko mai. 31a, 10:17

Urtero legez, aurten ere, Udaleko kultura sailak gazteei zuzendutako barnetegiak antolatu ditu.  Proiektuaren helburu nagusia, 6-12 eta 4-5 urte bitarteko gazteei euskara eskolatik kanpo erabiltzeko, ulertzeko eta ikasteko aukera ludikoa eskaintzea da.

Gazteentzako udako herri-barnetegia

 

 

Urtero legez, aurten ere, Udaletxeko kultura sailak gazteei zuzendutatako barnetegiak antolatu ditu.. Proiektuaren helburu nagusia, 12-6 eta 5-4urte bitarteko gazteei euskara eskolatik kanpo erabiltzeko, ulertzeko eta ikasteko aukera ludikoa eskaintzea da.

Taldeak osatze aldera bi adin tarte kontuan hartuko dira, batetik, 2001-2007 urte bitartean jaiotakoak, eta bestetik, 2008-2009 urte bitartean jaiotakoak. Modu berean, barnetegia bi txandatan bananduta egongo da, lehenengoa uztailaren 1tik 12ra eta bigarrena uztailaren 15etik 29ra. Lehenengo hamabostaldirako 110 plaza eskaintzen dira eta bigarrenerako 55.

Handienenentzako ordutegia goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00era izango daeta prezioa 22 eurokoa. Gazteek jolasak, tailerrak eta irteerak egingo dituzte, besteak beste. Txikienentzako ordutegia, berriz, 10:45tik 12:45ra izango da.

Izena Laudioko Kultura Etxean eman daiteke ekainaren 7a baino lehen, egun horretan izena emateko epea itxiko baita. Izena emandakoen kopuruak Udalak eskainitako plazen kopuruarena gaindituko balu zozketa publiko bat egingo litzateke ekainaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, Laudioko Kultura Etxean.

 

 



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide