Txakolinzaleek aukera ona izango dute datorren igandean, hilak 26, Araban ekoiztutako txakolina dastatzeko. Gainera, txakolina pintxoz lagunduta zerbitzatuko da.
Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera egitarauari. Ordu horretan Aunia aldizkariko kideei omenaldia egingo zaie eta jarraian Arabako txakolinaren sari banaketa izango da. Eguerdirako hainbat ekintza antolatuta daude, txapelketa gastronomikoa eta 2012ko uzta dastaketa, besteak beste.
Zuzeneko irratsaioa
Aiaraldea Irratia igandean Amurrion bizi izango den giroaren lekukoa izango da. Izan ere, 11:30etik 14:00etara irratsaio berezia egingo dute Amurrioko plazatik entzuleak zuzenean gertatzen ari denaz informatzeko.
Egitaraua:
- 11:00 Aunia aldizkariko kideei omenaldia eta Arabako Txakolinaren saria
- 11:30 Txupina. Horren ostean txakolina eta pintxoak dastatzeko aukera egongo da.
- Artisauek egindako produktuak erakutsi eta salduko dituzte
- Txapelketa gastronomikoa
- Kutxabank bandak joko du
- Txakolipintxoak salduko dituzte hainbat tabernetan
- 13:00 Platerrak aurkeztuko dira
- 14:00 Sariak emango dira eta pintxoak dastatuko dira
- 15:30 Erromeria