Hurrengo ostegunean, hilak 16, Andoni Egaña bertsolaria izango da Basalarrina elkartean arratsaldeko 19:00etan.Bertsolari zarauztarrak hitzaldi bat eskainiko du, “ Zortziko Zabala”, alegia.Hitzaldia Euskara Topaguneak antolatu du.
Andoni Egañak bertsogintza, artikulugintza eta gidoigintza ditu bizibide, besteak beste. Egañak Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izan da (1995-2000) eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi du lau aldiz, holakorik lortzen lehen bertsolaria izanda.