Mendia gustuko baduzu eta udan ere euskaraz bizi nahi baduzu, hona hemen Bilboko Mintza Taldeko kide batzuengandik heldutako proposamen bikaina: Korsika oinez ezagutzea. Asmoa talde bat osatzea (12-13 lagun inguru) eta udan uhartea iparraldetik hegoaldera zeharkatzea da, GR20 bidea baliatuz, hain zuzen ere.
Korsika Italiako Toskana eskualdearen mendebaldean eta Sardinia uhartearen iparraldean kokatuta dago. Uharteko paisaia basoz betea dago eta bere izakera menditsua dela eta mendi zoragarri ugari daude. Izan ere, Korsika "Edertasunaren uhartea" bezala ezagutua da.
Datei dagokienez, antolatzaileek ekainaren 29tik uztailaren 19ra egiteko intentzioa dute. Argibide zabalagorako deitu edo idatzi egitasmoa koordinatzen ari den Joseba elkartekideari. Telefono zenbakia: 663030566. posta elektronikoa: joseba-i@aek.org