Egitarau oparoa maiatzerako euskara hutsean

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2013ko mai. 2a, 08:08

Maiatza euskaraz gozatzeko ekintzaz lepo dator.

Maiatzaren 3an, ostirala, Laudioko umeek aukera paregabea izango dute pizza egiten ikasteko.Gurasolagun egitasmoaren barruan antolatutako tailerra Basalarrina elkartean izango da arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Parte hartzeko ezinbestekoa da umea nagusi batekin joatea eta aldez aurretik konfirmatzea 607 673 744 telefono zenbakian. Tailerra doakoa izango da eta lekuak mugatuak.

Egitarau oparoa maiatzerako euskara hutsean

 

Maiatza euskaraz gozatzeko ekintzaz lepo dator.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Maiatza euskaraz gozatzeko ekintzaz lepo dator.

Maiatzaren 3an, ostirala, Laudioko umeek aukera paregabea izango dute pizza egiten ikasteko.Gurasolagun egitasmoaren barruan antolatutako tailerra Basalarrina elkartean izango da arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Parte hartzeko ezinbestekoa da umea nagusi batekin joatea eta aldez aurretik konfirmatzea 607 673 744 telefono zenbakian. Tailerra doakoa izango da eta lekuak mugatuak.

Maiatzaren 7an, asteartea, umeen artean irakurletasuna bultzatzeko eta lantzeko “ Bularretik Mintzora” egitasmoaren barruko ekimena antolatuta dago.Guraso eta umeentzako irakurketa kluba, alegia.

Maiatzaren 11n eta 12an, larunbata eta igandea, asteburuko irteera egongo da Ozeta herriko aterpetxera. Hara joaten diren gazteek orientazio ikastaro bat egiteko aukera izango dute Garaioko urtegiaren inguruetan. Irteera hau “Oxigeno Euskarari” programaren barruan kokatuta dago.

Maiatzaren 12an Herri Urrats ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaiaren 30.edizioa ospatuko da Senperen “Hogeita abar urte” lelopean. Herri Urrats Seaskak urtero antolatzen duen euskal irakaskuntzaren aldeko festa da eta Lapurdin.bildutako dirua Iparraldeko ikastolak laguntzeko bideratzen dute. Eguna behar bezala ospatzeko Laudiotik Senperera joateko autobusa antolatu izan da. Txartelak 11 euroko prezioa dauka eta irteera goizeko 9:15ean izango da. Txartela erosteko interesa duen orok udaletxeko Euskara Arlora jo dezake maiatzaren 9a baino lehen.

Maiatzaren 17an, ostirala, ikasturte honetako Gurasolagun egitasmoaren azken saioa izango da; kamisetak tintatzeko tailerra. Tailerra kalean egingo da (Laudioko parkean) eta ondoren jolasak egongo dira. Tailerra doakoa izango da eta parte hartzeko asistentzia konfirmatu behar da maiatzaren 6tik aurrera 607 673 744 telefono zenbakira deituz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide