Apirilaren 3, 4 eta 5ean Laudioko gazteek Bertso-Barnetegi batean plan erakargarria burutzeko aukera izango dute. Izan ere, partaideak barnetegia irauten duen bitartean Espejoko (Araba) aterpetxean egongo dira.
Udaberriko Bertso Barnetegia eskualdeko hainbat udalek eta Arabako Bertsozale Elkarteak antolatua izan da, azken hau ekimenaren garapenaren arduraduna izango delarik. Ekintza Laudion erroldatutako Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5 eta 6.mailako ikasleei bideratuta dago. Plaza kopurua mugatua da eta guztiak beteko ez balira aukera emango litzaieke beste udalerrietako umeei.
Barnetegiaren prezioa 40eurokoa izango da, bidaia, begiraleak, janaria, lojamendua, material eta abar barne. Izen ematea Laudio Udaleko Euskara Arloan egin behar da otsailaren 25etik martxoaren 7ra bitartean.