Martxoaren 14an Andoainen hasi eta 24an Baionara heldu arte Korrikaren inguruan kultura-ekimen ugari egiten dira Euskal Herriko bazter guztietan. Honen lekukoa izan zen iragan larunbatean Usurbileko herria.Izan ere, egun osoko jaia ospatu zen han ikasle direnak eta izan direnak omentzeko asmoz.
Martxoaren 21ean Korrika 18k gure herriko kaleak zeharkatuko ditu eta honen berri emateko ostegun honetan,hilak 31, arratsaldeko 19:30ean, Basalarrina Elkartean aurkezpena egingo du Asier Amondok, Arabako Korrika arduraduna dena. Bertara gerturatuko denak Korrikaren inguruko informazioa jazotzeaz ez ezik, Korrika bideoa ikusteko parada izango du.
Honetaz aparte, euskara ikasleen eta gainontzeko herritarren parte hartzea bultzatzeko asmoz, Korrika 18k Lekukoaren bila ginkana antolatu du, hau da, proba eta pista jolasa.
OKondoko herrian Korrika aurkezpena asteazken honetan egingo da arratsaldeko 19;30ean Kultura Etxean