Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzeko prestaketa lanak hasiak dira jada

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2013ko urt. 24a, 08:28

Urte asko igaro dira 1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirenetik. Gertaera honek oihartzun handia izan zuen jendartean, geroztik gaur egun arte eguneko protesta bilakatu da mundu osoan  martxoaren 8a. Era honetan eta gertakari honi erreferentzia eginez, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatu ohi da. Egun, emakume eta gizonezkoen berdintasunaz gain, eredu parekide baten aldarrikapenak izaten dira nagusi.

Urte asko igaro dira 1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirenetik. Gertaera honek oihartzun handia izan zuen jendartean, geroztik gaur egun arte, eguneko protesta bilakatu da mundu osoan zehar martxoaren 8a. Era honetan eta gertakari honi erreferentzia eginez, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatu ohi da. Egun, emakume eta gizonezkoen berdintasunaz gain, eredu parekide baten aldarrikapenak izaten dira nagusi.

Laudioko Udalak iragan astelehenean, hilak 21, prentsaurrekoa eman zuen martxoaren 8rako elkarte eta eragile ezberdinekin kanpaina eta egitaraua bateratua gauzatzeko asmoa duela adieraziz. Iaz bezala, aldarrikapenak eta ekintzak elkarlanean antolatuko dira sentsibilitate eta adierazpen ezberdinak aintzat hartuz.

Amets Meaza zinegotziaren hitzetan iazko esperientziaia positiboa izan zen: “Iaztik ekintzak euskaraz ere egiten dira eta zenbait eragileren parte hartzea bermatuta egon zen, Solastiar emakume taldea, Laudioko gazte mugimendua eta Avillo alargun elkartea, besteak beste.

Martxoaren 8ko egitasmoan parte hartzeko izen ematea otsailaren 8a baino lehen egin beharko dute eragileek. Prestaketa lanei ekiteko, otsailaren 4an, astelehena, egingo da bilera, goizeko 11:30ean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide