Urte berriarekin batera Arabako bertsolariek buru belarri jarri dira. Izan ere, aurki lehenengo kanporaketari ekingo zaio Arabako Bertsozale Elkartearen eskutik.
Lehenengo kanporaketa urtarrilaren 25ean izango da Lantenoko Arte eskolan gaueko 21:00etan.Parte hartuko duten bertsolariak hurrengoak dira: Asier Otamendi, Xabi Igoa,Unai Mendibil, Irati Anda, Maria Izaga, Orlando Arreitunandia. Kanporaketan Nieves del Alamo arituko da gai jartzaile.
Lantenoko Bertso Afarian izena emateko 675707971 telefono zenbakira dei daiteke edo araba.sustapena@bertsozale.com posta helbidera idatzi urtarrilaren 23ra arte. Afariak 20 euroko prezioa izango du eta antolakuntzak adierazi duenez, afaldu ostean ordainduko da.
Otsailaren 2an laugarren kanporaketa izango da Laudioko Basalarrina Elkartean gaueko 21:00etan. Honetan Ander Solozabal, Izar Mendiguren, Serapio Lopez, Beñat Oribe, Iker PASTOR ETA Jagoba Apaolaza bertsolariek parte hartuko dute. Gai jartzailea Veronika Domingo izango da.