Urtero legez, aurten ere, Laudioko aitita-amamek aukera izango dute euskara ikastaro berezietan izena emateko. Iaz bezala, bi maila eta ikastaro izango dira. Ikastaro biak urtarrilaren 7an hasi eta ekainaren 20ra arte luzatuko dira.
Laudio Udalak, Euskara Arloaren bitartez, antolatutako eta finantzatutako ikastaroak dira. Esparru akademikoa eta kudeaketa AEKren Berbots euskaltegiaren esku egongo dira. Beraz, izen-emateak bertan egin daitezke (Zubiaur, 5 Laudio) edo hurrengo telefono zenbakira deituz, 946726722.
Alde batetik, Ikastaro horietako lehena, 2013ko urtarrila eta ekaina bitarteko astelehen eta asteazken guztietan garatuko litzateke, 17:00 etatik 19:00etara, 43 egunetan banatutako 86 eskola-ordu baliatuz.
Beste aldetik, bigarren ikastaroari dagokionez, 2013ko urtarrila eta ekaina bitarteko astearte eta ostegun guztietan garatuko litzateke, 17:00etatik 19:00etara. Hau da, 44 egunetan banatutako 88 eskola ordu.
Ikastaroetan izena emateko 152,25 euroko matrikula oradaindu beharra dago, baina ikasturte amaieran asistentzia nahikorik (gutxienez eskola orduen %85ean izatea) izanez gero, diru horren zati handi bat itzuliko zaie ikasleei.