Amurrioko Antzokian elikatze-burujabetzari buzuzko zinema zikloa

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2012ko abe. 28a, 09:05

Urtarrilaren zehar, 15, 22 eta 29an hain zuzen ere, elikatze-burujabetzari buruzko zine zikloa ikusgai izango da Amurrioko Antzokian. Emanaldia Bizilur, Mundubat eta EHNE Bizkaia Gobernuz Kanpoko Erakundeek antolatu dute. Guztira lau proiekzio eskainiko dira, hauen ardatzak elikagaien ekoizpena, kontsumoa, aizuntzea, ekologia eta laborarien egoera izango direlarik.

Hiru egunetan arratsaldeko zazpietan emango zaie hasiera emanaldiei eta hiruretan ere, sarrera dohainik izango da.

Urtarrilaren zehar, hilak 15, 22 eta 29an hain zuzen ere, elikatze-burujabetzari buruzko zine zikloa ikusgai izango da Amurrioko Antzokian. Emanaldia Bizilur, Mundubat eta EHNE Bizkaia Gobernuz Kanpoko Erakundeek antolatua dute. Guztira lau proiekzio eskainiko dira, hauen ardatzak elikagaien ekoizpena, kontsumoa, aizuntzea, ekologia eta laborarien egoera izango direlarik.

Hiru egunetan emanaldiei arratsaldeko zazpietan emango zaie hasiera eta hiruretan ere, sarrera doainik izango da.

Urtarrilaren 15ean “Gure lurra, gure etorkizuna / Nuestra tierra, nuestro futuro”” ikusteko aukera izango da. Dokumental honek nekazarien nazioarteko mugimenduak arazo globalei aurre egiteko asmoz proposatutako alternatibak aztertzen ditu.

Urtarrilaren 22an Antzokira gerturatzen den orok “Pig bussines” eta “Dos tomates y dos destinos” dokumentalak ikusteko aukera izango du. Lehenengoak, batetik, baserrietan eman den industrializazio bortitzaz hitz egiten du, bestetik, baserrietako animaliek pairatutako tratu lazgarriak eta eurek jan beharreko elikagaien aizuntzea argitara ateratzzen du.

Bigarrena 9 minutuko larbumetraia da. Zuzendariak bi tomateren arteko elkarrizketa humoretsuaren bitartez elikagai transgenikoen eta naturalen arteko ezberdintasunak mahaigaineratzen ditu. Izan ere, larbumetraiak elikagai-industria ereduaren zentzugabekeria salatzen du.

Zine zikloa urtarrilaren 29an amaituko da “Defensoras de la tierra” dokumentalarekin. Europako eta Latinoamerikako nekazarien bizipenetan eta egoeretan oinarrituta, elikatze-burujabetzaren ideia defendatzen du.



 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide