Aiaraldeak bat egingo du Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2012ko aza. 23a, 09:11

 

Eskualdeko hainbat herritan hamaika ekintza antolatu dira gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna lortzeko eguna oso urrun dagoela gogoratzeko. Izan ere, datorren igandea, azaroak 25, egutegian markatuta dagoen eguna da, alegia, 'Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna'.

 

Eskualdeko hainbat herritan hamaika ekintza antolatu dira gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna lortzeko eguna oso urrun dagoela gogoratzeko. Izan ere, datorren igandea, azaroak 25, egutegian markatuta dagoen eguna da, alegia, 'Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna'.

Egun honek, batetik, Emakumeenganako indarkeria egoera guztiak berehala gaitzetsi behar direla gogorarazten du. Bestetik, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasun handiagoaren alde lan egiten jarraitu behar dela.

Azaroaren 25erako antolatutako ekintzak, herriz herri:

OKONDO:

 

  • 18,00etan elkarretaratzea Aranalde parkean
  • 18,15etan helduentzako bakarrisketa “Respétame”,eskolan
  • 18,15etan umeentzako tailerrak, eskolan

 

LAUDIO:

 

  • Goizean zehar, Lamuza Plazako zuhaitzetan “Artilearen Ekintza”
  • 13,00ean kontzentrazioa, Solastiar Emakume Taldeak Antolatuta, Lamuza parkean.

 

AMURRIO:

 

  • 12,00etan “Denok bortizkeriaren aurka” VI. Marrazki-lehiaketako sari banaketa, Amurrio Antzokian
  • 13,30etan Kontzentrazioa, komunikatuaren irakurketa eta lazo zurien banaketa, Juan Urrutia plazan
  • 19,00etan Neska eta mutil amurriarrek “Beldur Barik” lehiaketarako egin duten film laburren emanaldia, Amurrio Antzokian (sarrera dohainik)

 

URDUÑA:

 

  • 13,30etan Parekidetasun Batzordeak bultzatuta, hitzarmenaren izenpetzea, Foru Plazan.

 

AIARA-ARESPALDITZA:

 

  • 12,00etan kontzentrazioa, Aiarako Udaletxearen aurrean
  • 12,15etan “Aiaran beti tratu onak” marrazki lehiketaren sari banaketa,Aiarako Udaletxearen Aretoan, Arespalditzan
  • 12,30etan “Ezagutu Aiara” argazki lehiaketaren sari banaketa, Aiarako Udaletxearen Aretoan, Arespalditzan
  • 13,00ean helduentzako bakarrizketa, “Respétame”. Bitartean umeentzako tailerrak ludotekan, Aiarako Udaletxearen Aretoan, Arespalditzan
Orozko
  • Azaroaren 24ean egingo dituzte hainbat ekimen. 11,00etan elkartasuneko bigarren azoka txikia izango dute Zubaiaur Plazan Matxintxu emakume taldearen esku. 18,30etan elkarretaratzea deitu du Berdintasun Arloak Foru Plazan eta 19,00etan "Respétame" antzezlana izango da Donibane Aretoan.

 

Ekintza hauetaz aparte beste batzuk egongo dira igandea aurretik eta ondoren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide