Laudioko Udaleko Berdintasun arloak sukaldaritza ikastaro bereziak antolatu ditu azarorako. Tailerrek sukaldaritza osasuntsua eta erantzukizuna izango dute ardatz.
Alde batetik, azaroaren 15ean eta 22an, 19:00etatik 21:00etara, Bilboko Garibolo Jatetxe barazkijaleko Rafa Carretero izango da Gastronomia Museoan. Sukaldariak errezeta gozo, erraz eta osasuntsuak irakatsiko dizkie parte hartzaileei. Saio honek eratzunkizuna eta kontsiliazioaren aldeko jarrera aldaketa bultzatzea izango du helburu. Tailerra gaztelaniaz izango da.
Beste aldetik, azaroaren 17an eta 24an, goizeko 10:30etatik 12:30etara Kontsumo jasangarria sustatzeko sukaldaritza tailerra eskainiko da Gastronomia museoan. Alegia, partekatzeko tailerra, zeina eratzunkidetasuna eta elkar aditzea indartzeko planteatuta dagoen. Azken hau 6 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta euskaraz zein gaztelaniaz izango da.
Bata zein bestea doan izango dira eta izena eman edo informazio gehiago eskuratzeko, hurrengo telefono zenbakira dei daiteke; 94 403 48 50.