Bihar Euskararen Jaiaren VI. edizioa ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2012ko ira. 28a, 09:05

Laudioko Udalak, Basalarrina elkarteak eta herriko beste hainbat eragilek Euskararen Jaia antolatu dute hilaren 29rako egitarau oparoa prestatuz. Larunbat goizetik eta festa giroan murgildurik, egunero euskaraz bizitzeko aldarria zabalduko da Laudioko kaleetan zehar.

Antolatzaileen esanetan; euskaraz bizitzeko aldarria egin nahi dugu, baina ez dadila egun bakarreko aldarrian gelditu, eta urteko egun guztietarako aldarria izan dadila.

Jaia eta aldarria uztartuko duen ospakizunaren egitaraua:

-12:00 Umeentzako Jolasak Herriko Plazan Kirikiñoren eskutik.

-12:30 Kalejirak: Lau zutabe aterako dira Laudioko auzo historikoen ordezkari (Larrea, Goienuri, Larrazabal eta Olarte)

-13:00 Alkatearen hautaketa Herriko Plazan

-Bazkal ordura arte erdialdeko kaleetan zehar:

Trikitilariak

Batukada

Joaldunak

Kantuak

-14:30 Herri bazkaria (Bazkarirako txartelak LAUDIOKO AEK euskaltegian egongo dira salgai irailaren 17tik 25era, biak barne. Helduak: 8 € eta 12 urtera arteko haurrak: 3 €)

-18:30 Dantza Plaza ERDIZKA LAUETAN taldearen eskutik Aldai Plazan

-21:00 Erromeria HONAT taldearen eskutik Herriko Plazan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide