Arespalditzan festa giroa izango da nagusi irailaren 22tik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2012ko ira. 21a, 08:31

Aiarako Udalak  irailaren 22, 23 eta 28rako hamaika ekitaldiz osaturiko egitaraua prestatu du. Larunbateko, hau da, 22ko ekintzetan euskarak paper nagusia bereganatuko du, izan ere, “euskaraz bizi nahi dut” lelopean ospatuko dira egun horretako ekintza guztiak. Ekintza hauek eta gainontzeko guztiak Arespalditza herrian izango dira eta antolatzaileek jakinarazi duten moduan, eguraldi txarra balego, ekimena udaletxean egingo litzateke

Aiarako Udalak  irailaren 22, 23 eta 28rako hamaika ekitaldiz osaturiko egitaraua prestatu du. Larunbateko, hau da, 22ko ekintzetan euskarak paper nagusia bereganatuko du, izan ere, “euskaraz bizi nahi dut” lelopean ospatuko dira egun horretako ekintza guztiak. Ekintza hauek eta gainontzeko guztiak Arespalditza herrian izango dira eta antolatzaileek jakinarazi duten moduan, eguraldi txarra balego, ekimena udaletxean egingo litzateke

 Ekitaldi garrantzitsuena irailaren 22an izango da, alegia, HERRIZ HERRI AIARA UDALERRIAREN PUZZLEAREN OSAKETA. Horretarako, udalerriaren egurrezko mapa prestatu da, bere herri guztiak irudikatzen dituzten 24 piezaz osatua. Herri bakoitzaren ordezkari gisa, bertako ume, ume talde, edo beste norbaitek, dagokion pieza udalerriko mapan kokatu eta euskarazko goiburu edo esaldi labur bat irakurriko du.

 Irailak 22, larunbata, “EUSKARAZ BIZI NAHI DUT”:

 18,30: Aiarako 24 herrietako bizilagunen Topaketa Arespalditzako Ferialean, musikagiroketa

Fi ta Fik taldearekin

18,45: Kalejira herriko plazaraino

19,00: Herriz herri, Aiara Udalerriaren puzzlea osatzea, eta bakoitzari dagokion lema

irakurtzea. Herriko Plazan

19:30, Txokolatada

 

Irailak 23, igandea, “IGANDE ARRATSALDEAK FAMILIAN”:

17,00: Clown ikuskizuna, udaletxean

18,00: Askaria, Sindikatuan

18,30: Umeentzako  eskulan-tailerra, Sindikatuan

 

Irailak 28, ostirala, “UDAZKENEKO ZIKLOA”:

 19,30: Diaporama + solasaldia “IRAN”, udaletxean

(Asier Arantzabal & Mila Gallastegi)

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide