Orozkoko Udalak txakurren gorotzak sahiesteko seinaleak kokatuko ditu herriko zenbait zonalde publikoetan, Zubiaur auzoan, besteak beste. Hori bakarrik ez, herrian zehar ezarritako hamar totemek txakurrak lotuta eramatearen gomendioa ematen diete hiritarrei.
Ekimen honen arrazoi nagusia maskoten gorotzen bilketarako kontzientziazioan datza. Izan ere, ugariak omen dira egunero kaleeten eta lorategietan bildu barik geratzen diren gorozkiak. Arazo hau dela medio hainbat kexa piztu dira orozkoarren artean. Gainera, Orozkoko alkatearen arabera, “ arazo honek kale garbiketa zailtzen du eta irristadak eta erorketak ekar ditzake. Bestalde, gaixotasun kutsagarriak zabaltzeko arrisku nabaria suposa dezake ere”