Uda heldu zaigu eta horrekin batera aisialdia euskaraz gozatzeko aukera hobezina. Duela aste gutxi batzuk jakinarazi genuen legez uztailean emango zaie hasiera Laudioko Udalak, Euskara Arloaren bitartez, gazteei, zein umeei zuzendutako ikastaroei eta tailerrei.
Baina arestian aipatutako ikastaroez aparte, badaude programatuta bestelako barnetegiak oporraldi sasoi honetarako. Barnetegiek euskal zein euskararen munduan murgiltzea ahalbidetzen dute, opor plana eta ikasketa plana formatu erakargarri batean uztartuz.
Uda honetarako programatu dagoen eskaintza hurrengo da:
Bertsolaritza barnetegia Foruan gauzatuko da, 7 eguneko iraupena izango du (abuztuaren 1etik 7ra, 42 ordu) eta prezioa 295 eurokoa litzateke. Bertsolaritza barnetegietan hurrengo irakasleak arituko dira: Ainhoa Aranburu, Xabi Paya, Onintza Enbeita eta Esti Alberdi, besteak beste. Barnetegi honetan izena emateko hurrengo helbide elektronikoa: praktikatu@aek.org edo telefono zenbakia: 902 36 22 94 erabili daitezke.
Familia barnetegia Adunan, Foruan eta Zugarramurdin (mailak B1-B2-C1). Barnetegi hau aurrekoa baino luzeagoa izango da, alegia,12 egunekoa (80 ordu). Prezioak ezberdinak dira helduen eta haurren kasuetan,helduek 462 euro eta haurrek 274 euro ordaindu beharko lituzkete. Barnetegien datei begira, uztailaren 2tik 13ra Adunan, Foruan eta Zugarramurdi izango da.Uztailaren 30etik abuztuaren 10era Adunan eta Foruan.Bukatzeko abuztuaren 6tik 17ra Zugarramurdin.
Kirolariek ere bere tartetxoa aurkituko dute udako barnetegietan. Izan ere, Barnetegi ibiltariak (oinez) Euskal Herrian zehar oinez ibiltzeko eta mingainak euskaraz astintzeko abagune ona eskainiko die. Kasu honetan 16 egunekoa izango da eta parte hartzeagatik ordaindu beharreko prezioa 473 eurokoa da. Ekainaren 30etik uztailaren 15era luzatuko da.
Aurrekoaren ildotik, txirrindulariek ere plan erakargarria aurkituko dute bizikletak paper garrantzitsua jokatuko duen Barnetegi ibiltarian (bizikletaz). 16 egunekoa izango da eta prezioa aurreko barnetegiaren berdina, hau da, 473 eurokoa. Abuztuaren 4tik 19ra gauzatuko da.
Argibide zabalagoa eskuratzeko 902 36 22 94 zenbaki telefonoa eta udabarnetegiak@aek.org posta elektronikoa erabiliz harremanetan jar zaitezkete.
Gainera, barnetegietan parte hartzen dutenek, Laudioko Udalak, Euskara Sailaren bitartez, eskaintzen dituen bekak eskuratu ahal izango dituzte. Beka sistema hau dela medio Laudioarrek matrikularen %50 edo %75a eskuratzeko eskubidea izango dute.