Uztailean emango zaie hasiera Laudioko Udalak, Euskara Arloaren bitartez, gazteei, zein umeei zuzendutako ikastaroei eta tailerrei. Aurtengo eskaintza oparoa da eta gaurkotasun handikoa gazteen multimedia ikastaroen kasuan. Ikastaroak eta, halaber, umeen tailerrak, euskaraz hutsean irakatsiko dira.
Gazteentzako aurreikusitako ikastaroak hurrengoak dira: Alde batetik, uztailaren 2an eta 3an, goizeko 10,00etatik eguerdiko 13,00etara Bideo edizioa sakelako telefonoekin. Uztailaren 4an eta 5ean, goizeko 10,00etatik eguerdiko 13,00etara Bideo edizioa kamera profesionalekin. Uztailaren 6an eta 9an, goizeko 10,00etatik eguerdiko 13,00etara Zuzeneko emanaldiak sakelako telefonoekin eta uztailaren 10ean eta 11n, goizeko 10,00etatik eguerdiko 13,00etara Blogak sortzea word press plataforman. Bestaldetik ere, Irrati emisioen ikastaroa egongo da uztailaren 12an eta 13an, beti ere, aurreko ikastaroen ordutegi berean.
Prezioari dagokionez, ikastaro bakarrean interesa duenak 10 euro ordaindu beharko lituzke. Hiru ikastaro edo gehiago egin nahi duenak, ordea, bost euro. Hau da, azken kasu hauetarako beherapen bat ezarriko da. Ikastaroetan Izena emateko udaletxeko Euskara Arloko telefono zenbakira; 944034890, edota helbide elektronikora posta bat igorri daiteke; euskara@laudiokoudala.net.
Ikastaroak aurrera ateratzeko, gutxienez zortzi laguneko taldea osatu beharko da eta gehienez 15 lagun onartuko dira talde bakoitzean. Izena emateko azken eguna ekainaren 25a da, astelehena.
Aurreko ikastaroez gain, “Umeentzako Udako Tailerrak” ere gauzatuko dira kultur egitarauaren barnean. Herri koloniak uztailaren 2tik 13a arte eta 16tik 27a arte izango dira Kultur Etxean, goizeko 10,00etatik 13,00a arte. Ekitaldian 2000-2006 urteen artean jaiotako Laudioko umeek parte har dezakete, prezioa 22 eurokoa delarik. Ekintza honen bitartez umeeek jolasak, tailerrak eta ireteerak egiteko aukera izango dute, besteak beste. Izena emateko Kultur Etxeko harreran egin daiteke eta epea ekainaren 7ra arte zabalik egongo da.
Antolatzaileek zerbitzua ume guztiei eskaini ahal izateko bi txanda programatu dituzte.Txandaren batean 110 edo bigarrenean 55 ume baino gehiago izena emango balute guztien artean zozketa egingo litzateke.
2000-2006 urteen artean jaiotakoek ez ezik, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoek ere, abagunea izango dute eurei zuzendutako ekintzetan parte hartu ahal izateko. Ekintza hauek, aurrekoak bezala, Kultur etxean burutuko dira, jolastokian, hain zuzen ere, uztailaren 2 tik 13a arte edo 16tik 27ª arte. Ordutegia baina, 11,00etatik 13,00etara izango da. Prezioa?????koa izango da.
Ekintzak B eta D ereduetan ikasten duten umeek eskolatik kanpo euskara lantzeko asmoz bideratuta daude.