Igande honetan Laudioko III. Irristaldia ospatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2012ko eka. 1a, 08:58

Heltzear dagoen igande honetan, hots, ekainaren 3an, Laudioko III. Irristaldia  ospatuko da. Eskualdean geroz eta arrakasta gehiago duen kirolaren jarraitzaleek abagune polita izango dute irristailuen artean goiza pasa dezaten.

Heltzear dagoen igande honetan, hots, ekainaren 3an, Laudioko III. Irristaldia  ospatuko da. Eskualdean geroz eta arrakasta gehiago duen kirolaren jarraitzaleek abagune polita izango dute irristailuen artean goiza pasa dezaten.

Bi ibilbide aurreikusita daude: alde batetik, umeen ibilbidetxoa egingo da, bestetik, nagusiena. Biak ala biak Aldai plazatik  abiatu eta hantxe  amaituko dira. Etxeko txikienei  zuzenduta dagoen ibilbidea 1,8 km-koa  da. Nagusien ibilbidea, ordea, luzeagoa, 10km-koa izango baita. Ibilbide laburrean  zein luzean parte hartu ahal izateko, babesak eta kaskoaren erabilera ezinbestekoa izango da.

Irristalarien  parte hartzea kontrolatua egon dadin  izen-ematea aldez aurretik edo irteeran bertan egingo da. Aldez aurretik eginez gero, 2 euro ordaindu beharko da, Euskadiko Kutxan  3035-0045-27-0451137836 kontu korrontean sartuz. Irteera puntuan eginez gero, prezioa pixkat garestiagoa izango da, 5 eurotakoa.  Beraz, eta  antolatzaileen hitzak jarraituz, oso garrantzitsua da aldez aurretiko izen emate indibidualak egitea eta izen abizenak argi agertzea.

Goizeko ahaleginak sari bat izango du eguerdi partean, ibilbideak amaitzen direnean  zenbait ekintza  programatuta baitaude. Roller dance (nahi duenak parte hartzeko moduko dantza klasea) edota Patin-poteoa, besteak beste. Hau  bakarrik ez, ekintza hauek bukatuta,  bazkari bat egongo delako, Zizki-Mizkiko jatetxean ospatuko dena. Bazkari honetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da arestian aipatutako kontu korronte zenbaki berean 13 euroko kantitatea ingresatzea.


 



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide