Aiaraldean egonkortasuna hartzen ari den plana da GURASOlagun. Ezaguna denez, GURASOlagun BERBAlagun programaren barruan kokatzen den egitasmoa da. Izan ere, gure eskualdeko hainbat herritan martxan da, Laudion, Amurrion, besteak beste. Egitasmo honetara jende gehiago hurbiltzen doan heinean proposamen eta ideia berriak agertuz doaz, edonola ere, hauetako denek, helburu bera partekatzen dute. Hala nola, euskararen trasmisioa belaunaldiz belaunaldiz bermatzea.
Laudion, momenturarte zenbait ekimen garatu izan dira programaren barruan eta garatzen jarraituko dira ostiral honetan, hain zuzen ere. Maiatzaren 25ean aukera paregabea izango dute herriko haurrek erroskila egiten ikasteko.
Erroskilak egiten ikasteko umeentzako tailerra Laudioko Gastronomia Museoan izango da, hitzordua 17,30etrarako zehaztuta dago. Dena den, oraingoan baldintza bakarra bete behar dute haurrek. Hau da, umeek 6 urte bete gabe (txikiagoak) izan behar dute.
Hurrengo ostiralean, maiatzaren 1ean, 6 urtetik goragokoei helduko zaie txanda .Beraz, hauek ere aukera izango dute erroskilak egiten ikasteko.
Tailerretan parte hartzeko izena ematea beharrezko da Berbalagun egitasmoko koordinatzailearekin harremanetan jarriz; laudio_berba@aek.org edo 607.673.744.