Gurasolagun egitasmoa Amurrio udalerrira heldu da

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2012ko mai. 18a, 09:07

Gurasolagun egitasmoak  espazio euskaldun berri bat eskainiko die Amurrioko guraso zein seme-alabei. Modu honetan, euskara  praktikatzeko eta gozatzeko aukera izango dute aiaraldeko udalerri honetan ere. Ez da lehenengo aldia gure eskualdean horrelako ekintza bat aurrera eramaten dena, Laudion, esate baterako, duela hilabete batzuk abian jarri baitzen.

Gurasolagun egitasmoak  espazio euskaldun berri bat eskainiko die Amurrioko guraso zein seme-alabei. Modu honetan, euskara  praktikatzeko eta gozatzeko aukera izango dute aiaraldeko udalerri honetan ere. Ez da lehenengo aldia gure eskualdean horrelako ekintza bat aurrera eramaten dena, Laudion, esate baterako, duela hilabete batzuk abian jarri baitzen.

Ekimen honek, guraso euskaldunak edota euskara ikasten ari direnak,  eta euren seme-alabak, egoera berdinean dauden beste guraso eta seme-alabekin harremanetan jarriko ditu, familia edo lagun giro erabat euskaldunean murgilduz.

Belaunaldien arteko euskararen transmisioa bermatzeko ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntza harremanetan eragitea. Hots, beraien arteko hizkuntza ohiturak sendotzea. Izan ere, gurasoak dira seme-alaben eredu, beraiengandik jasotzen dutena imitatzen baitute.

Informazio gehiago eskuratzeko, edota izena emateko, Amurrioko aek-ko euskaltegira dei daiteke: 945892334, hurrengo ordutegian: goizeko 9,30etatik eguerdiko 13,00era eta arratsaldeko 15,00etatik arratsaldeko 19,00etara. Horretaz gain, hurrengo helbide elektronikoaren bitartez ere eskura daiteke nahi beste informazioa: aiaraldea@aek.org.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide