Maiatzaren 4tik 13ra bitartean Jose Montes argazkilariaren lan berria ikusteko abagunea izango da Laudion. Izan ere, oraingo honetan argazki erakusketa berezi bat aurkeztuko du. Argazkiak gure eskualdeko bazter ezberdinetan aterata izan dira eta Montesen hitzak jarraituz “ikuspuntu ezberdin batetik aterata izan dira”. “Laudio Infrarrojo” erakusketa ikusgai egongo da Lamuza parkeko Etxe Nagusian. Erakusketa bisitatzeko ordutegia hurrengoa da: astelehenetik ostiralera arratsaldeko 19,00etatik 21,00etara eta asteburuan zehar goizeko 11etatik eguerdiko ordu batera.