Urtean zehar Basalarrina elkarteak hainbat ekintza antolatzen ditu, Kultura Errota besteak beste. Ekintza honen barruan kokatzen da hurrengo ostegunean ospatuko den hitzaldia.
Apirilaren 26an, arratsaldeko 17,30etan Alberto Iñurrategi mendizalea izango da Laudioko Basalarrina Elkartean. Iñurrategik hitzaldi-diaporama formatuan aurkeztuko du “Porrotaren alde” izeneko hitzaldia.
Iñurrategi oso gazte zela hasi zen mendiarekiko lotura berezia sentitzen eta afizioa ofizio bilakatu zuen. Izan ere, ibilbide luzea jorratu du bere lehenengo pausuak eman zituenetik gaur egun arte. Hori dela eta ondo baino hobeto daki mendizalea izateak suposatzen duena. Bere hitzak jarraituz: "Mendizalearen lehia ez da beste kirolari baten kontrakoa, geure buruaren kontrakoa baizik”.Ostegunean mendizaleak hau eta beste kontu asko izango ditu mintzagai