Apirilaren 21ean Laudioko Institututuko D ereduaren 30. urteurrena ospatuko da.

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2012ko api. 7a, 08:02

Aurten 30 urte beteko dira D eredua  Laudioko Institutuan ezarri zenetik. Horren harira, eta euskaldunen jatearen eta edatearen tradizioa jarraituta, institutuak bazkari bat antolatu du.

80. hamarkadaren hasieran Laudion Batxilergoa, orduan BBB izenez ezagutzen zena,  euskaraz egiteko aukerarik ez zegoen, hau da, ikasleek ez zuten euren ikasketak euskaraz jarraitzerik. Ikasle horiei irtenbide bat emateko asmoz, Batxilergoa euskaraz ikasteko lehenengo taldea sortu zen Laudioko Institutuan. Izan ere, aintzindaria izan zen gure inguruetan.

Aurten 30 urte beteko dira D eredua  Laudioko institutuan ezarri zenetik. Horren harira, eta euskaldunen tradizioa jarraituta, jan eta edan, institutuak bazkari bat antolatu du.

 80. hamarkadaren hasieran Laudion Batxilergoa, orduan BBB izenez ezagutzen zena,  euskaraz egiteko aukerarik ez zegoen, hau da, ikasleek ez zuten euren ikasketak euskaraz jarraitzerik. Ikasle horiei irtenbide bat emateko asmoz, Batxilergoa euskaraz ikasteko lehenengo taldea sortu zen Laudioko institutuan. Izan ere, aintzindaria izan zen gure inguruetan.

 Arestian aipatu bezala, urteurrena behar den moduan ospatzeko, bazkari bat antolatu da  eta bide batez proiektu honetan parte hartu izan duen jendeari elkartzeko abagune paregabea eskainiko zaio. Bazkariaz aparte, beste hainbat ekitaldi antolatuta daude, horren informazioa www.laudiointitutua.net web orrialdean eskuragarri dago. Hitzordua apirilaren 21ean, larunbata,  ordu bietan gutxi gorabehera izango da.

 Bazkarian izena emateko  12 euro ingresatu behar dira Kutxa Bankeko kontu zenbaki honetan; 20970264840105625285. Arduradunek adierazi   duten moduan, komenigarria litzateke dirua ingresatzen denean izena, zertarako den “Bazkaria”, eta institutuan sartu zinen urtea zehaztea..Modu honetan, ahal dela, saiatuko dira taldeak elkartzen mahai berean. Dirua sartzeko azken eguna apirilaren 7a da, larunbata.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide