Dolumin Barikua heltzear da Laudiora

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2012ko mar. 28a, 08:02

Urtero legez, laudioarrek eta ingurukoek azoka deigarri batez gozatzeko aukera izango dute. Izan ere, hurrengo ostiralean, martxoaren 30ean, Dolumin Barikuko azoka ospatuko da.

Usadioak markatzen duen moduan, batetik  abereek eta bestetik baserriko produktuek paper garrantzitsua jokatuko dute.

Abere feriari goizeko 9,00etan emango zaio hasiera eta Udal Ikastetxeko aparkalekuan izango da ikusgai. Aurten Aiarako, Orozkoko eta Urduñako kortetako abereak izango dira; 60 behi, 50 zaldi, 10 asto, ardiak eta astoak, besteak beste.

Txikienek ere lekutxo bat izango dute Dolumin Azkokaren barnean, txahalak eta baserriko bestelako animaliak izango baitituzte hantxe.

20 erakustoki inguru kokatuta egongo dira Aldai plaza eta Heriko plaza artean. Erakustoki hauetan baserrietako produktuak eta artisautza nagusituko dira gehienbat.

Laudioko kaleak girotzeko eta animatzeko asmoz, ekitaldi desberdin ugari egongo dira egunean zehar; herri kirolak eta kontzertuak ere egitarauaren parte izango dira. Euskal Herri osotik etorritako idi eta zaldiak lehiatuko dira udal probalekuan. Santa Luzia abesbatzak kontzertu tradizionala eskainiko du arratsaldeko 20,00etatik aurrera Lamuzako parrokian. Jakinarazi duten moduan, sorpresak egongo dira, abesbatzak aurten 40 urte beteko ditu eta. Urteurrena behar den moduan ospatzeko abesbatzak urtetan zehar abestu dituzten lan garrantzitsuenak eskainiko dio entzulegoari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide