Pablo Ibarluzea Laudiokoa da eta zinemagintzan, antzerkigintzan, pedagogo eta zuzendari ibili da mundu osotik. Izan ere, Espainia, Frantzia, Irlanda, Bélgica, Holanda, Alemania, Suitza, Italia, Suecia, AEB, Kanada, Brasil eta Txekiar Errepublikan aritu da aktore lanetan. Bere ibilbide profesionala inprobisazioaren, sormen-kolektiboaren eta gorputzarekin lotutako lanaren eskutik garatu da.
Pablok Yin de Yan antzerki eskola sortu zuen orain urte batzuk eta aurten, aurreko urteetan bezala, Laudion V.Antzezleak Prestatzeko Nazioarteko Laborategian antolatzaile arituko da. Ikastaroa 2012/08/27tik 1012/10/05era luzatuko da eta jardunaldiak aktore profesionalei eta engaiatutako aktore amateurri zuzendua egongo da.
Urtero Nazioarteko Laborategian jorratzen diren gaiak aldatzen dira, baina aurten, iaz bezala, maskarek berebiziko papera izango dute. Ikastaroa 6 ildotan bananduta egongo da eta lehenengo bostetan antzezleentzat maskarak tresna ezinbestekoak izango dira. Pabloren hitzetan “maskarak pertsonaia nor den eta gu nor garen argi izateko balio digu. Maskarak mugitu behar gaitu gu eta ez guk maskara”.
Ikastaroaren helburu nagusia antzezleek pertsonaiak zein eszenak sortzeko buruaskiak izatera hel daitezen da.
Informazio gehiago eskuratu nahi duenak hurrengo posta helbidera zuzenduz lortuko du: yindeyan@gmail.com