Martxoaren 11rako, hau da, datorren iganderako, Laudioko Berbalagunek plan erakargarria proposatzen dute. Izan ere, Pagolar (721 m) mendira igotzeko txango bat antolatu dute. Plan hobezina sasoian jartzeko eta mingainak euskaraz astintzeko.
Bestalde, astebururako egindako eguraldiaren iragarpenak onak dira.
Ekimena Laudioko Berbalagun talde baten eskutik dator, eta epe laburrera begira taldeak inguruko beste menditara irteerak egiteko asmoa ageri du. Beraz, igandekoa zerrenda luze baten hasiera izan liteke.
Txangoari hasiera emateko taldea herriko plazako San Pedro elizpean bilduko da goizeko 9:00etan, eta goiz osoa luzatzeko aurreikuspena dago. Hau dela eta, ez ahaztu motxiletan hamaiketakoa egiteko edari eta janaria eramatea.
Irteeran partehartzeko ez da beharrezkoa izena ematea, nahi duen oro joan daiteke eta doan izango da. Baldintza bakarra, ondo pasatzeko eta euskaraz hitz egiteko gogoa izatea da.
Informazio gehiago eskuratzeko hurrengo telefono zenbakira deituz lor daiteke: 607673744, edota helbide elektroniko honetan harremanetan jarriz: laudio_aek.org.