ASASAM elkarteak kanpaina berri bat bultzatuko du martxoan

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2012ko mar. 1a, 09:38

Hilabete honetan Aiarako Eri Psikiko eta Senideen Elkarteak (ASASAM) abian jarriko du “la salud también va contigo" kanpaina. Hau dela eta, Aiaraldeko hainbat herritan  berrerabiltzeko poltsak bananduko dituzte: Laudion, Amurrion, Orozkon, Artziniegan eta Urduñan, hain zuzen ere.

Hilabete honetan Aiarako Eri Psikiko eta Senideen Elkarteak (ASASAM) abian jarriko du “la salud también va contigo “kanpainia. Hau dela eta, Aiaraldeko hainbat herritan  berrerabiltzeko poltsak bananduko dituzte: Laudion, Amurrion, Orozkon, Artziniegan eta Urduñan, hain zuzen ere.

 Hastear dagoen kontzientziazio kanpainaren xede nagusia gizartean eri psikikoekiko  zabalduta dauden ezjakintasunari  eta aurreiritziei  aurre egitea litzateke. Izan ere, gaur egun oraindik, eri psikikoek nolabaiteko bazterketa nozitzen jarraitzen dute. ASASAM-en iritziz, bazterketa modu hauek gehienetan informazio ezan oinarrituta daude. Jarrera hauen artean bazterketa soziala, mesprezua eta diskriminazioa dira nagusi.

 Poltsen Banaketa martxoaren 2an hasiko da Laudioko Maxi Eroski-n eta 14an bukatuko da Urduñan;  Eroski, Dia eta Donato supermerkatuetan. Poltsen barruan eta jendeari informazioa eskaintzeko helburuaz, gaixotasun mentalei buruzko tríptikoa aurkitu ahal izango da.

 Esan bezala, Laudion martxoaren 2an hasiko da kanpaina eta 7ra arte luzatuko da. Martxoaren 2an goizeko 10:30etatik eguerdiko 12:30etara gauzatuko da  banaketa Eroski-n. Martxoaren  5ean, eta ordutegi berdinean, Berriak-en (Motxotekale kalean) izango dira. Martxoaren 6an, Zumalakarregiko Berriak eta Dia supermerkatuetan bananduko dira poltsak. Amaitzeko, martxoaren 7an, Eroski Charter-ean, beti ere goizeko ordutegian.

 Kanpainarako erabili izan den irudia FEAFES-ek  (estatu mailan Eri Psikiko eta Senideen Elkarteak) antolatutako  logotipo lehiaketan nagusitutako irudia da.

 Informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo telefono zenbakira deituz lor daiteke: 944034690. Edota hurrengo posta helbidera idatziz: asasam@euskalnet.net.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide