Proposamen berriak hilabete honetarako Basalarrina Elkartearen eskutik.

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2012ko ots. 22a, 00:07

Basalarrina Elkartea bi proposamen berrirekin datorkigu bukatzear dagoen hilabete honetarako. Alde batetik, bi euskal aktore bikainen lana aurkeztuko da, “Xentimorik gabe” antzezlana hain zuzen ere. Antzezlana ikusteko aukera paregabea izango dugu otsailaren 23an arratsaldeko 7,30etan. Bestetik, otsailaren 27tik aurrera “Emakumeak Dantzan” ekimenaz gozatu ahal izango dute eskualdeko neskek.

Basalarrina Elkartea bi proposamen berrirekin datorkigu bukatzear dagoen hilabete honetarako. Alde batetik, bi euskal aktore bikainen lana aurkeztuko da, “Xentimorik gabe” antzezlana hain zuzen ere.  Antzezlana ikusteko aukera paregabea izango dugu otsailaren 23an arratsaldeko 7,30etan. Bestetik, otsailaren 27tik aurrera “Emakumeak Dantzan” ekimenaz gozatu ahal izango dute eskualdeko neskek.

“Xentimorik gabe” lanari dagokionez, Ramon Agirre eta Iñazio Tolosaren antzezlan honek bi hamarkada baino gehiago munduan zehar  ibilitako bi artisten istorioa dakar eszenara.Ospea gertutik ezagutu dute, luxua dastatu eta musikari onenekin egon dira oholtza gainean. Hau guztia dela medio, jarratzaile mordoa dute munduan zehar, baina etxera itzultzeko ordua heldu zaio bikoteari…Agirre eta Tolosaren lanak tartetxo dibertigarri bat eskainiko du eta, gainera, doan izango da.

“Emakumeak Dantzan” ekimena  emakumeentzat soilik zuzenduta dago. Honek emakumeak dantza, mogimendua eta energien inguruan biltzeko asmoa dauka. Egipziar dantzaren mogimenduetan oinarrituta emakumetasunarekin lotu eta disfrutatzeko tartea eskainiko du. Ariketa sakona bezain aberasgarria izan daiteke edozein emakumerentzat. Otsailaren 27an emango zaio hasiera ekimen honi eta emanaren 11arte astelehenero  arratsaldeko zazpietan. Emakumeak   Udaletxe zaharreko lehenengo solairuan bilduko dira. Izena emateko marta@yahoo.es edo basalarrina@gmail.com helbideen bitartez egin daiteke. Edozein zalantza argitzeko ere hurrengo telefonoan jar zaitezkete harremanetan; 607673744. Antzezlana bezala, hau ere doan izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide