Otsailaren 12an XVI. Laudio Ikastola Krosa ospatuko da Lamuza Parkean

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2012ko ots. 9a, 09:00

Azken urteotan bezala Laudio Ikastolako atletismo taldeko kideek Arabako Eskolarteko kros txapelketa antolatu dute. Txapelketa otsailaren 12an ospatuko da Laudioko Lamuza Parkean.

Kros Txapelketa hitzordu garrantzitsu bilakatu da gure eskualdean, izan ere, ekimena  euskara kirol esparrruan bultzatzeko xedez jaio zen lehenengo edizioan eta horrela dirau gaur egun.

Azken urteotan bezala Laudio Ikastolako atletismo taldeko kideek  Arabako Eskolarteko kros txapelketa antolatu dute. Txapelketa otsailaren 12an ospatuko da Laudioko Lamuza Parkean.

Kros Txapelketa hitzordu garrantzitsu bilakatu da gure eskualdean, izan ere ekimena  euskara kirol esparrruan bultzatzeko xedez jaio zen lehenengo edizioan eta horrela dirau gaur egun.

Adin kategoriei dagokienez, 1998 urtetik 2005urtera arte jaiotakoek parte hartuko dute. Gainera, 2004 urtetik aurrera jaiotakoentzat  agerraldi lasterketa egongo da ere.

Laudioko Ikastolak hainbat urte daramatza kros txapelketa honetan murgilduta eta aurten ere, aurreko urteetan bezala, txapelketak oiartzuna izan dezan espero da. Antolatzaileen partetik  partaidetza handia espero da iganderako.

Goizeko 10,30etan hasiera emango zaio kros txapelketari, baina izena emateko epea ordu erdi lehenago itxiko da, txapelketaren inguruko azken aurreikuspena egiteko asmoz.

ORDUA             MAILA                                                  TARTEAK                      BIRAK

10:30               Emakumezko Infantilak (98-99)            2.000 m                       2 bira A

 

10:45               Gizonezko Infantilak (98-99)                 3.500 m                       1 bira B eta 3 bira A

 

11:10               Emakumezko Alebinak (00-01)           1.500 m                         Bira 1 B eta  bira 1 A

 

11:30               Gizonezko Alebinak (00-01)                 2.500 m                         Bira 1 B eta 2 bira  A

 

11:50               Emakumezko Benjaminak (02-03)         1.000 m              Bira 1 A

 

12:05               Gizonezko Benjaminak (02-03)             1.500 m               Bira 1 B eta bira 1 A

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide