"Herrian euskararen presentzia handitzean guztiok irabaziko dugu"

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2012ko ots. 3a, 08:44

BEGO JIMENEZ Gurasolagun ekimenaren arduraduna da. Guraso eta seme-alaben artean euskararen erabilera bultzatzeko mintzapraktika egitasmo berri hau aurkeztu zen Laudion urtarrilaren 27an. Gurasolagun guraso eta seme-alabei zuzenduta dagoen egitasmoa dugu eta euren arteko harremana euskalduntzeaz ez ezik, beste familia euskaldunekin harremanetan jartzeko bidea zabalduko du.

Zer da Gurasolagun egitasmoa?

Laudio mailan egitasmoa berritzailea dela esan dezakegu familiek bere osotasunean parte hartu ahal izango dutelako.

Guraso eta seme-alaben artean euskararen erabilera bultzatzeko mintzapraktika egitasmo berria aurkeztuko zen  Laudion urtarrilaren 27an .Gurasolagun guraso eta  seme-alabei zuzenduta dagoen egitasmoa dugu  eta euren  arteko harremana euskalduntzeaz ez ezik, beste familia euskaldunekin harremanetan jartzeko bidea zabalduko du. Bego Jimenez-ekin, Gurasolagun-en  arduraduna, egoteko aukera izan dugu eta hau da kontatu izan digun:

 

Zer da gurasolagun esitasmoa?

Laudio mailan egitasmoa berritzailea dela esan dezakegu familiek bere osotasunean parte hartu ahal izango dutelako.

Familietan eta familien artean euskara sustatzea du helburu, modu naturalean sortzen ez diren harremanak martxan jartzea, harreman sarea
osatuz, euskaldunduz.

Zuzenduta dago euskaldunak diren familientzat baita euskaraz jakinda ere erabiltzen ez dutenentzat ere. Herrian euskararen presentzia handitzean guztiok irabaziko dugu.


Uste duzu egitasmo berri honek Laudioko behar bati erantzuten diola?

Esan dezakegu Laudioko ume guztiak euskaldunak direla, baina praktikan haien artean gazteleraz egiteko joera dago. Guraso askoren artean ere
egoera errepikatzen da, hau da, seme-alabekin euskaraz, baina ondoko aita edo ama euskaldunarekin gaztelania erabiltzen dute. Herrian eredu falta itzela dago. Umeek ikusi behar dute euskara ez dela eskolara mugatu behar.

 

Pasa den ostiralean, urtarrilaren 27an, Basalarrinan ospatutako bileran zenbat jendek parte hartu zuen?


Bertaratu ziren 20 guraso eta 10 bat ume, hasierako asmoa elkar ezagutzea eta egin daitekeenaren inguruko ideiak jasotzea izan zen. Helburuak bete genituen, parte hartzea oso emankorra izanik lehenengo hitzordua adostu dugu hurrengo ostiralerako. Otsailaren 10ean Basalarrina elkartearen egoitzan elkartuko gara, umeeen adinak kontuan izanik 17:30ean seme-alaba gazteenak dituzten familiak hurbilduko dira, jarraian, 18:30ean, 6 urtetik gorakoak.

Hurrengo hitzorduak adosteke ditugu, baina esan bezala abaniko zabala zabaldu genuen: igerilekuan elkartzea, kultur etxean edo gastronomi
museoan tailer ezberdinak egitea...


Etorkizun hurbil baterako zer espero duzue?

Orain arte 5 familia oso animatu egin dira parte hartzera, beste aitatxu bat eta gainontzeko 19ak amak gara. Denborarekin espero dugu aiten presentzia handitzea, haien parte hartzea ere garrantzitsua delako.

Neguko eguraldiarekin teilatupean elkartuko gara, bide batez, umeek elkar ezagutuko dute eta haien arteko harremanak euskaraz finka daitezke, Sarak, amatxu batek, aipatutako hitzek ondo azaltzen dute ideia: "inkubadora" moduko bat sortuko dugu gure arteko harremanetan euskara sendotu arte.


Dakigunez, Gurasolagun  Berbalagun proiektuaren barnean txertatzen da, berbalagun proiektuaren inguruan balantze bat egin beharko bazenu, zer
azpimarratuko zenuke?

Gero eta jende gehiagok parte hartzen du proiektuan, egun 11 talde daude. Berbalagunen artean batzuek euskara hobetu nahi dute, besteek duten maila ez dute galdu nahi, beste hainbatek mingaina askatu behar dute... hainbat buru horrenbeste aburu. Gainera, azpimarratuko nuke talde guztietan euskaldun oso batek bidelagun lana egiten duela bolondres.

Egitasmo honetan ere hainbat dira abian ditugun ekintzak, eta guztietan berbalagunen protagonismoa ezinbestekoa da: patinatzen ikasteko ikastaroa, dantza ikastaroa (azken hauetan bi berbalagunek ematen dute musutruk) eta sukaldaritza ikastaroa, non guztiok egiten ditugu sukaldari lanak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide