Guraso eta seme-alaben artean euskararen erabilera bultzatzeko mintzapraktika egitasmo berria

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2012ko urt. 26a, 09:32

Aurki Laudioko AEKk, Udal Euskara zerbitzuarekin batera, Berbalagun programaren barruan kokatzen den ekintza berria abian jarriko du; Gurasolagun. Egitasmo honen xede nagusia  guraso eta seme-alabentzako erakargarria den espazio berri bat eskaintzea  litzateke. Hots, testuinguru euskaldun eta erakargarri bat non euskara praktikatzeko eta gozatzeko aukera izango duten, gainera partehartzea doakoa izango da.


Aurki Laudioko AEKk, Udal Euskara zerbitzuarekin batera, Berbalagun programaren barruan kokatzen den ekintza berria abian jarriko du; Gurasolagun. Egitasmo honen xede nagusia inguruko guraso eta seme-alabentzako erakargarria den espazio berri bat eskaintzea  litzateke. Hots, espazio berri eta erakargarri bat non euskara praktikatzeko eta gozatzeko aukera izango duten, gainera partehartzea doakoa izango da.

Esan bezala, Gurasolagun guraso eta  seme-alabei zuzenduta dagoen egitasmoa dugu  eta euren  arteko harremana euskalduntzeaz ez ezik, beste familia euskaldunekin harremanetan jartzeko bidea zabalduko du.

Momenturarte deialdiak harrera ona izan du, 25 bat guraso eta 30 bat ume izena eman dutelarik. Hala ere, proiektuaren alor batzuk zehazteke daude eta azken ukituak emate aldera  eta lehengo kontaktua ahalbideratzeko asmoz batzar bat deituta dago ostiral honetarako, urtarrilak 27. Batzarra Laudioko Basalarrina elkartearen egoitzan (Azoka plaza) ospatuko da arratsaldeko 17.30etan eta ordu beteko iraupena izatea aurreikusita dago.  

Batzarrera gerturatzen den orok  zalantzak zein aportazioak egiteko, egitasmoaren nondik norakoak ezagutzeko, zein proiektuaren norabidean parte hartzeko beta izango du. Umeek ere hitzordua izango dute ostiralean, izan ere, Kirikiño taldeko begiraleren bat egongo da haiekin  jolas moduko tailertxo bat garatzen.

Lehenengo aldia da gure eskualdean horrelako ekintza bat aurrera eramaten dena. Hala ere, Gurasolagun egitasmoa Euskal Herriko hainbat herritan  martxan da dagoeneko, mehatzaldeko zenbait herritan edota Arrasaten, besteak beste.

Informazio gehiago nahi duenak  aiaraldea.blogspot.com helbideran izango du eskura.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide