Sahararen aldeko elikagai karabana abian da

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2012ko urt. 19a, 00:10

VIII.Sahararen Aldeko Euskal Karabana;  Piztu Itxaropena martxan jarria da jadanik. Karabana SEAD-en aldeko “Otsailak 27”  Euskal Elkarte Koordinakundearen eskutik antolatuta izan da.

VIII.Sahararen Aldeko Euskal Karabana;  Piztu Itxaropena martxan jarria da jadanik. Karabana SEAD-en aldeko “Otsailak 27”  Euskal Elkarte Koordinakundearen eskutik antolatuta izan da.

2012ko otsailean Saharara abiatuko den elkartasun karbana honen helburu nagusia ahalik eta elikagai gehien helaraztea da, Tindoufeko (Aljeria) errefuxiatuak janari aldetik pairatzen ari diren gosetea  ahal den neurrian arintzeko.  ACNUR-ek Saharako basamortuan bizi den zoritxarreko egoera dela eta, saharar errefuxiatuei laguntza gehitzeko eskatu zien Estatuei uda partean, munduko zati honek jasaten duen ikusezintasunari aurre egiteko.

Ez da lehen aldia gure inguruetan ekimena antolatzen dena,aurtengoa VIII edizioa izango baita. Izan ere, orain arteko karabana bateratuek  arrakasta nabaria izan dute eta antolatzaileek aurten aurreko emaitzak gainditu nahiko lituzkete, horretarako iaz jasotako  480 tona baino gehiago jaso beharko lirateke.

Pasa den astean iragarri genuen bezala, Aiaraldean elikagai eta garbitasunerako produktuen bilketa hasia da. Aurrreko asteburuan amurrioarren txanda izan zen,  asteburu honetan, berriz,  Laudion gauzatuko da bilketa, eta janariaz gain (arroza, pasta, lekaleak, azukrea, hegaluzea zein sardinak oliotan, etb.), garbitasun gaiak (konpresak, esate baterako) bilduko dira.


2012ko urtarrilaren 31an amaituko den kanpaina honetan parte hartzeko, batetik,  ostiral eta larunbatean  zehar, goizeko bederatzietatik gaueko bederatzietara, Laudioko Eroskin, Solastiar erakundeko (Laudioko alargunen elkartea)  bolondresak  izango dira elikagaien bilketa burutzeko.Honetaz aparte, Laudioko Udaletxea ere aipatutako elikagaiak batzeaz arduratuko da, udaletxeko beheko solairuan kokatutako Herritarrentzako Harrera Zerbitzuan utz  daitezkeela, 9,00etatik 14,00etara bitartean, astelehenetik ostiralera, otsailaren 3a arte. Bestetik, laguntza ekonomikoak egiteko kontu korronte bat ireki da Laboralean; laguntza ekonomikoak hurrengo zenbakian egin daitezke; 30350080940800054177.
Gainera, Laudioko hainbat ikastetxek atxikimena azaldu dute ekimenarekiko eta hauetan ere elikagaien bilketa burutuko da; Laudioko Ikastolan, Latiorroko ikatetxean, Lamuzako ikastetxean, besteak beste

Informazio gehiago nahi duen edozeinek harremanetarako telefonoetara joz lortuko du. Araba 619030834, Bizkaia, 619029748, Gipuzkoa, 619029648.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide