Urtarrilaren 13 eta 14an Amurrioko RASD-ek elikagaiak jasoko ditu saharar errefuxiatuentzat

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2012ko urt. 12a, 00:51


Egunotan, urtarrilaren 13 eta 14an, Amurrioko RASD elkarteak mota askotariko elikagaiak batuko ditu basamortuan aurkitzen den Tinduf-eko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko xedearekin. Aurrekoetan bezala, elikagaien bilketa “Alimenta una esperanza” kanpainaren barruan kokatzen da. Izan ere, elkarteak zortzi urte daramatza lanean  horrelako ekimenek aurrera egin dezaten.


Egunotan, urtarrilaren 13 eta 14an, Amurrioko RASD elkarteak mota askotariko elikagaiak batuko ditu basamortuan aurkitzen den Tinduf-eko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko xedearekin. Aurrekoetan bezala, elikagaien bilketa “Alimenta una esperanza” kanpainaren barruan kokatzen da. Izan ere, elkarteak zortzi urte daramatza lanean  horrelako ekimenek aurrera egin ditzatela.


Basamortuan aurkitzen diren  errefuxiatuen kanpamenduetan bizi direnak, belaunaldiz belaunaldi  eskubideen urraketa lazgarriak pairatzen ari dira, salbuespen egoera honen eraginagatik etengabe sufrituz.


Elikagaien bilketa  arestian aipatutako egunetan izango da eta Amurrioko hainbat supermerkatutan burutuko da. Bertan elkartearen bolondresak aurkituko dira, baita ekimen honetan interesa duen edozein ere, hiritartasunaren parte hartzea bultzatzeko eta kanpainari buruzko azalpenak emateko prest.


Nahiz eta garai hauetan bizi den  krisiaz kontziente izan, RASD elkarteak hiritarrak parte hartzera animatzen ditu, eta  amurrioarren, zein ingurukoen, ekarpen guztiak  esker onez hartuko direla luzatu dute.


Elkartetik aditzera eman denez, elikagai premiazkoenak eta egokienak hurrengoak lirateke: lekariak, arroza, azukrea, hegalaburra eta emakumeentzako konpresak, besteak beste.


Kanpaina amaitzen denean, elikagai guztiak batu, paketatu eta Euskaditik Tinduf-erako ibilbidea egingo duen karabanan bilduko dira. Karabana honi, autonomi erkidego ezberdinetatik abiatzen diren beste batzuk batuko zaizkio urtean zehar.
Kanpainari buruz informazio gehiago nahi duenak  elkartearen posta elektronikora joz eskura dezake; RASD (Amurrio) arasd.amurrio@hotmail.com.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide