Laudioko Gurutze Gorriak, urte hasierarekin batera, urtarrilaren 21ean, hain zuzen ere, lehen-sorospen ikastaro bati hasiera emango dio. Ikastaro honetan parte hartuko duten pertsonek odoljario, haustura edo intoxikazio baten aurrean nola jokatu ikasiko dute, besteak beste.
Arestian aipatutako istripu baten aurrean zuzen erreakzionatzeak zaurituaren bizitza balditzetzen du erabat. Izan ere, trataera egoki batek, premiagabeko ondorio eta mina ekiditu ditzake.
Inork ezin du jakin zein momentutan gerta daitekeen istripu bat, baina gure esku dago informatzea, alegia, sorospenerako oinarrizko teknikak ezagutzea.
Laudioko Gurutze Gorriak helburu honi heltzeko asmotan ikastaroa antolatu du. Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago jada. Ikastaroak guztira berrogei ordukoa izango da, heziketa praktikoa barne. Ikastaroan interesa duen edonork informazio gehiago eskura dezake Laudioko Gurutze Gorriko asanbladatik edo 946726458 telefono zenbakira deituz.