Hurrengo igandean, hilaren 26an, Matxintxu Orozkoko Emakumeen Elkarteak merkatu solidario bat ospatuko du, Orozkoko Zubiaurreko frontoian, hain zuzen ere. Merkatua goizeko 11,00etatik 14,30etara egongo da zabalik.
Merkatura gerturatuko den orok bigarren eskuko artikuluak aurkituko ditu salgai. Izan ere, gaur arte, Orozko inguruko hainbat lagunek egoera onean dauden artikuluen dohaintza egin dute. Dohaintza horretan, besteak beste, liburuak, arropa, jostailuak, eta abar aurki daitezke.
Matxintxu Orozkoko Emakumeen Elkarteak bildutako diru kopurua Ana Bella fundazioari eskainiko dio. Fundazio honek tratu txarrak jasaten dituzten andreak laguntzea du xede. Aurretik tratu txarrak nozitu dituzten emakumeak dira fundazioko kide.
Eguraldia lagun izango delakoan, salmenta ona opa dizuegu.