Aurten, iaz bezala, Kantauriko Urkidetza heziketa programaren barruan, Lehen Hezkuntzako 4.mailako 320 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute. Oraingoan ere, txikienek ura aurrezteko aholkuak eskainiko dizkigute.
Iaz Aiara Haraneko 12 ikastetxeetako ikasleek, gainontzeko eskolak ura aurreztera animatzeko asmoarekin, horma-irudi batean hamarnaka aholku berregin zituzten, “Dutxatzea bainatzea baino hobe”,“Landareak gauean ureztatu” edo “Tangan dagoen ur gutxiko botoia sakatu” bezalako aholku xumeak luzatuz. Lehiaketan Fabian Legorburuko ikasle batzuk gailendu ziren.
Horrez gain, Kantauriko Urkidetzak Aiarako ikastetxeak Maroñoko presa eta Partzuergoko instalazioak bisitatzera gonbidatzen ditu, dohaineko autobusak eta bisita gidatuak jarriz. Bisitan, besteak beste, gure haraneko uraren zikloa, ur araztearen prozesua eta eguneroko kontsumoan aurrezteak duen garrantzia ezagutaraziko da.
Lehiaketaren II.deialdia azaroaren bukaera arte irekita dago. Orduan, alde batetik, gela txapelduna zein izan den, eta bestetik, aditu txikienek ura aurrezten jarraitzeko gomendatzen dizkiguten aholkuak ezagutuko dira.