Aste Mikologikoak arrakastatsuak izan dira Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2011ko aza. 11a, 00:04

 

Laudioko ostalariek eta APILLek urriaren 29an, 30ean eta 31n eta azaroaren 1ean, 5ean eta 6an herrian ospatutako Aste Mikologikoak izandako abegia eskertzen dute. Izan ere, ekintza honek arrakasta handia lortu du Laudio eta inguruetako gastronomia zaleen artean.

 

Laudioko ostalariek eta APILLek urriaren 29an, 30ean eta 31n eta azaroaren 1ean, 5ean eta 6an herrian ospatutako Aste Mikologikoak izandako abegia eskertzen dute. Izan ere, ekintza honek arrakasta handia lortu du Laudio eta inguruetako gastronomia zaleen artean.

Atzo bertan, azaroaren 10ean, Laudioko Gastronomia Museoan arratsaldeko 20.15etan irabazleek euren plakak jaso zituzten. Pintxorik onenaren mailan Tunel jatetxea irabazle izendatu zuten eta kazolatxorik onena Ametsarentzat izan zen. Era berean, Salourako bi pertsonentzako bidaia nori egokitu zaion aditzera eman zen. Bestetik, 8 afariren zozketa egin zen mikologia ibilbidean herri bozketako kupoia zuzen bete zuten parte hartzaileen artean. Afari hauek ekimen honetan kide izan diren taberna eta jatetxeetan gauzatuko  dira. Besteak beste, Karrikan, Ametsan, Tunelean edo Batzokian.

 APILL erakundearen  eta ostalarien grinari jarraituz, eta bezeroari zuzentzen zaion zerbitzua hobetze aldera, hurrengo bi asteetan ostalari talde batek pintxoen ekoizpenaren inguruan ikastaro praktiko bat aurrera eramango du. Ikastaroa Arabako Foru Aldundiaren diru laguntzari esker posible bilakatu da. Helburu nagusien artean sektorea berrikuntza bezalako gaietan trebatzea litzateke, edota errealitate berriei egokitzeko gakoak eskaintzea, hala nola, pertsona zeliakoei zuzenduta dagoen pintxoen eskaintza sustatzea, pertsona hauek ere pintxoak dastatzen goza dezaten.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide