Txistu doinuekin berpiztu dute Lapiko Domeka ospakizuna

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Munoz 2018ko ots. 19a, 22:29

Lapiko Domeka ospatu zen atzo Urduñan, Getxa Goi Txistulari Taldeak kontzertuarekin. Aspaldiko jaia da Lapiko Domeka. “Neskame eta morroiek ospatzen zuten. Aratusteetan lan egin behar zutenez, hurrengo igandean egiten zuten festa”, azaldu du Koldo Ulibarri Oruetak. Txistulari taldeko kideak adierazi du ospakizuna galdu egin zela, harik eta txistu-kontzertuaren bidez berreskuratu zuten arte. “Kontzertu bat egin nahi genuen baina Aratusteetan ekintza asko egiten direnez hurrengo asteburura pasatzea erabaki genuen”.

Harrera ona
Ulibarriren arabera, geroz eta harrera hobeagoa du ekimenak, baina nabarmendu du txistulari taldeko kideak ez direla musikari profesionalak. “Herri abestiak berreskuratzen saiatzen gara, jendeak entzun eta ikasi ditzan”. Txistu-talde bat gonbidatzen dute kontzertura: “Iaz Laudioko Ekin-Joleak taldea bertaratu zen eta aurten Basauriko Tanborin-txistulari elkartea gonbidatu dugu”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide