Koldo Ezeolazak jaso du aurten Zilarrezko Perretxikoa saria

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Munoz 2019ko eka. 20a, 17:32

Koldo Ezeolazari eman diote gaur eguerdian Zilarrezko Perretxikoa saria Urduñan. Olaran elkarteak modu horretan omendu du, Mariako Lagundian urte luzez eman baitzituen klaseak. Antza, herrian jende askok gogoratzen du egindako lanagatik, nahiz eta orain Bergaran bizi. Iaz saritua Kepa Junkera izan zen.

Bide batez, Olaranek antolatzen duen San Joan azoka ere aurkeztu dute. Larunbatean eta igandean ospatuko dute eta ganadua izango da protagonista.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide