Pintxoak nagusi Udazkeneko Zubi Mikologikoan

Erabiltzailearen aurpegia Antonio Munoz 2019ko aza. 2a, 16:03

Udazkeneko Zubi Mikologikoa egiten ari dira ostiraletik igandera bitartean Urduñan.

Bigarren edizioa da aurtengoa eta, iaz bezala, tabernak izaten ari dira egitasmoaren epizentroa. Onddo eta zizekin eginiko pintxoak eskaintzen ari dira Belatz-gorrin, Politenan, Romulon, Gorobelen, Orduña Plazan, Hikein, Sortetxen, La Posadan eta Batzokian.

Hala, pintxoak dastatu eta gogokoenari botoa emateko aukera izango dute bezeroek. Ondoren, bozketa orria Turismo Bulegoan entregatu beharko dute, azaroaren 14a baino lehen, egun horretan egingo baita botoa eman duten guztien arteko zozketa. Epaimahai tekniko bat ere egongo da, pintxo eta barra onenen sariak ebatziko dituena.

Erredakzioa: Txabi Alvarado Bañares.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide